XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maurice Ravel-en omenez hitzaldi-kontzertua Gasteizko Musika Eskolan.

Jesus Guridi Gasteizko Musika Eskolan, Maurice Ravel Euskadiko musikalariaren heriotzaren 50. urtemugan egindako ekintzetan parte hartzeko asmoz, hitzaldi-kontzertua burutuko dute bihar.

Arratsaldeko zortzietan hasiko da Mariano Perez-en hitzaldia.

Ravel, gaur egun ikusita titulua duelarik.

Mariano Perezek Madrilgo Musikeskolan eta Parisekoan ikasi zuen.

Sevillako Musikeskolan Katedratiko eta Zuzendari izan zen 1978. urteaz geroztik, eta 1985etik hona Madrilgo Musikeskolako irakasle, ISME-ESPAÑA delakoaren Presidentea dugu.

Berrogeita hamar obra inguru egin ditu eta beste dozena erdi bat musikologiari buruzko liburu.

Hitzaldia izan ondoren, kontzertuari ekingo diote Josep Colom pianolariak eta Goncal Comellas txirribitariak, Ravelek egindako Obra Integral para violin y piano delako obra izango dugu kontzertu honetan: Sonata en un movimiento, Sonata, Berceuse sobre el nombre de Fauré eta Tzigane.

Josep Colom pianolaria sari garrantzitsu batzuren irabazlea izan da, bai Estatuko hirietan, baita Europako beste hirietan ere.

Grabaketa batzuren egilea dugu Josep Colom.

Carmen Deleito pianolariarekin batera maiz jotzen duelarik.

Goncal Comellas, kontzertu honetan ere parte hartuko duen txirribitaria, Gironan jaio zen 1945.ean.

Hamabi urte zituenean, bere txirribita ikasketak hasi zituen.

Kontzertulari bezala Munduko Musika zentru nagusietan izan da: Estatu Espainol, Frantzia, Holanda, Suiza, Italia, Israel eta Amerikan, Orkestra nagusietako zuzendariekin batera lan egin duelarik.

Josep Colomen moduan, Goncal Comellas ere, sari garrantzitsuen irabazlea izan da, eta grabaketa batzuk egiteaz gain Reina Sofia Orkestraren sortzailea izan zen.

Jesus Guridi Gasteizko Musika Eskolakoek, garrantzi haundia ematen diote bihar, arratsaldeko zortzietan burutuko duten ekintza honi, zeren eta aditzera eman dutenez, Eskola honek ezin zuen Maurice Ravelen heriotzaren 50. urtemugan egiten ari denaren kanpo izan, eta horrexegatik, hitzaldi-kontzertua burutzeari ekin diogu, hain garrantzi haundia duen musikalari honek merezi duen bezala.

Ravel-en omenezko ekintza hau, Gasteizko Musika Eskolak maiz antolatzen dituen kontzertu guztiak bezala, Isaac Albeniz delako Eskolako gelan izango da.